|
“BARIK”
TXARTELA ERABILTZEKO GIDA
Eskuliburua
(pdf)
1.- ZER DA “BARIK” TXARTELA?
BARIK txip txartela da eta BGPk garatu duen proiektu pilotu batean txertatu
da.
Proiektuan,
BGPz gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, BBK-k eta BBVAk
hartu dute parte, garraiogintzan kontakturik gabeko teknologia ezartzeko.
Horretarako, 650 pertsonako taldea ariko da lanean.
Txartel pertsonala eta transferiezina da, eta titularrak baino ezin izango
du erabili.
Erabiltzaileei emango zaizkien BARIK txartelak BBK eta BBVA finantza erakundeek
jaulkiko dituzte eta bakoitzari dagokion logotipoa eramango dute atzealdean.
Probaldian, guztira, 650 BARIK izango dira, aipaturiko mota bietakoak,
eta 325 txartel erakunde bakoitzeko. Erabilterraza da erabiltzailearentzat,
makinek berdin-berdin hartuko dituztelako txartel biak, baina ez hornitzean,
izan ere, erabiltzaile bakoitzak txartelari dagokion erakundean hornitu
beharko du.
Txartela
BGPk zehazturiko garraiobideetan soilik erabili ahal izango da eta ez
du baliorik izango proiektu pilotuaren kanpoko eremuetan eta ibilbideetan.
Garraiobide horietan erabili baino lehen, txartela diruz hornitu beharko
da hartarako egongo diren terminaletan.
2.-
NOIZ ARTE PROIEKTU PILOTU HAU?
Aurreikusi denez, proba pilotu honek 6 hilabete iraungo du gutxi gorabehera.
BARIK txartela iraungi egingo da BGPk esperientzia pilotu hau amaitutzat
jotzen duenean, nahiz eta aurreikusitako amaiera data baino lehen izan.
Titularrak txartela itzuli beharko du proba behin amaituta.
3.- NON ERABILI DAITEKE?
Metroa. Sarrera eta irteera gune bana egongo da Moyua,
Areeta, Barakaldo eta Sopelako geltokietan.
Bizkaibuseko lineak. 3516 Mungia — Bilbo linea
(Artxandako tuneletan).
3522 Bermeo - Mungia - EHU - Gurutzeta linea.
Bilbobuseko lineak. Linea 71: San Adrián –
San Inazio.
4.- ZELAN DABIL BARIK?
BARIK txip txartela da eta garraioetan “kontakturik gabe”
erabili eta balidatuko egingo da, baita hornitu ere.
Proba pilotuan, BARIK txartelak Creditrans garraio titulua dauka bakarrik,
bai eta haren funtzionamendu berdina ere, euskarri berriaren berezitasunez
gain.
BARIK
autobusetako eta probetarako metro geltokietako kantzelagailuetara hurreratuz
balidatuko da. Txartela 4-5 cm-ra hurreratu eta eragiketa zuzena bada,
bidaiaren zenbatekoa kendu egingo da uneko saldotik eta aldi berean gainerako
saldoa erakutsiko du.
Era berean, soinu- eta argi-seinale bat emitituko du, kantzelatzea zuzena
ala okerra izan den adierazteko.
Bizkaibusen, helmuga zehaztu behar denez, lehenengo gunea aukeratu eta
geroago txartela hurreratuko beharko da.
Autobusetan,
ezin izango da bi bider segidan kantzelatu, ez eta saldo ez-nahikoa esku
diruaz osatu ere.
Proba pilotu honetan, ez dago multibidaia kantzelatzerik, ez metroan ez
autobusetan.
5.- ZELAN HORNITU “BARIK”?
BARIK txartelen tituluak BBKren txarteletarako kutxazainetan eta BBVAren
txarteletarako terminal lagunduetan hornituko dira.
Egindako eragiketaren agiria eskatu daiteke.
Hautatutako erabiltzaileek finantza erakundeetan soilik hornitu ahal izango
dute. Beste edonon egindako horniketa ez da doakoa izango, eta ez da dirua
itzuliko.
BBKren BARIK txartelak erakunde horren orotarako kutxazainetan hornituko
dira. Txartela kutxazainaren irakurgailuan sartuz egingo da eragiketa.
Behin sartuta, egin beharreko eragiketa hautatuko da (Saldoa hornitu).
Kutxazainak txartelari atxikiriko ezkutuko zenbakia eskatuko du eta pantailako
aginduei jarraitu beharko zaie. Gainera, ezkutuko zenbakia aldatzeko aukera
ere izango du erabiltzaileak eta gogoratzen errazago den beste bat jarri.
BBKren
kutxazainen zerrenda
|
Bul. Nagusia
Kale Nagusia
Rodriguez Arias 1
San Adrián
Zabalburu
Plaza Biribila
Uriortu
Deustuko Unibertsitatea
Deustuko Zubia
Deustu
Bidarte
Ibarrekolanda
Sarriko Univertsitatea
San Inazio
Kanariar Uharteak
Albia
Errekalde zumarkalea
Ajuriagerra
Areeta
Erromo
Nagusia
Barakaldo
Libertad-Askatasuna
Foruak
Barakaldo-Enpresak
San Bizente
Gurutzetako Ospitalea
Gurutzeta
Sopela
Mungia
EHU
Sondika
Derio
Bermeo
Bizkaiko Jaurerria
|
Kale
Nagusia 30 - 48009 (Bilbo)
Kale Nagusia 23 - 48001 (Bilbo)
Rodriguez Arias 1- 48008 (Bilbo)
San Adrian, 6 - 48003 (Bilbo)
Zabalburu plaza z/g - 48003 (Bilbo)
Plaza Biribila 1 - 48001 (Bilbo)
Uriortu, 2 - 48007 (Bilbo)
Unibertsitate z/g - 48007 (Bilbo)
Deustuko Zubia 13 - 48014 (Bilbo)
Rafaela Ibarra, 35 - 48014 (Bilbo)
Agirre Lehendakaria 61 - 48014 (Bilbo)
Arrue z/g - 48015 (Bilbo)
Agirre Lehendakaria 83 - 48015 (Bilbo)
Agirre Lehendakaria 151 - 48015 (Bilbo)
Kanariar Uharteak 97 - 48015 (Bilbo)
Henao,1 / Mazarredo - 48009 (Bilbo)
Errekalde zumarkalea, 26 - 48009 (Bilbo)
J. Ajuriagerra, 36 - 48009 (Bilbo)
Paulino Mendibil,13 - 48930 (Getxo)
Caja de Ahorros,10 - 48930 (Getxo)
Barria,8 - 48930 (Getxo)
Herriko Plaza,5 - 48901 (Barakaldo)
Askatasuna-Libertad,13 - 48901 (Barakaldo)
Bizkaia,12 - 48901 (Barakaldo)
Bizkaia,12 - 48901 (Barakaldo)
San Bizente,50 - 48902 (Barakaldo)
Gurutzetako plaza z/g 48903 (Barakaldo)
Gurutzetako plaza 1 - 48903 (Barakaldo)
Akilino Arriola, 2 - 48600 (Sopela)
Elorduigoitia,1 - 48100 (Mungia)
Sarriena - 48940 (Leioa)
Txorierri, 42 A - 48150 (Sondika)
Mungialde, 2 - 48160 (Derio)
Lamera, 1 - 48370 (Bermeo)
Bizkaiko Jaurerria, 9 - 48370 (Bermeo)
|
BBVAren
BARIK txartelak erakunde honen terminal lagunduetan hornituko dira, ondoren
zehazten diren bulegoetan. Ordutegia 8:30etik 14:30era bitartean izango
da, astelehenetik ostiralera.
BBVAren
bulegoen zerrenda
Bilbao-Jado
plaza
Bilbo-Kale Nagusia 12
Bilbao-Kale Nagusia 36
Bilbao-Bertendona
Bilbao-Ertzilla
Bilbao- S. Pedro plaza
Getxo- Areeta
Getxo- Nagusia
Barakaldo-Sta. Teresa
Barakaldo-Nafarroa
Sopela
Mungia
Bermeo-Lamera |
Ertzilla,16
- 48009 (Bilbo)
Kale Nagusia,12 - 48001 (Bilbo)
Kale Nagusia, 36- 48009 (Bilbo)
Bertendona,4 - 48008 (Bilbo)
Ertzilla,31 - 48011 (Bilbo)
Agirre Lehendakaria, 15 – 48014 (Deustu)
Mesede, 34 - 48930 (Areeta)
Nagusia 21 izk. Andres Larrazabal - 48930 (Areeta)
Askatasun etorbidea, 26 - 48901 (Barakaldo)
Nafarroa,11 - 48901(Barakaldo)
Akilino Arriola,10 - 48600 (Sopela)
Alkartasuna,6 - 48100 (Mungia)
Haroko Lopez Diaz, 4 - 48370 (Bermeo) |
6.- ZENBAT DIRUZ HORNITU TXARTELA?
Proba pilotu honetan garraioa doan da titularrarentzat, hilean gehienez
55 eurora arte, probak iraun bitartean. Gastu hori BGPk hartuko du bere
gain. Kopuru hori gaindituz gero, txartela kenduko zaie erabiltzaileei.
BARIK txartelak gehienez 50 euroko saldoa izan dezake une bakoitzean.
Titularrak nahi duen guztietan hornitu ahal izango du saldoa txartelean,
betiere lehen aipatutako mugak errespetatuz.
Bidaiari bakoitzak nahi beste diruz hornitu dezake txartela, kontuan izanik
gutxieneko kopurua 5 € dela eta gehienekoa 50 €.
7.-
NOLA KONTSULTATU TXARTELA?
BARIK txartelen tituluak honako lekuetan kontsultatu daitezke: BBKren
kutxazainetan (BBK txartelak), BBVAren terminal lagunduetan (BBVA txartelak)
eta Metro Bilbaok proba piloturako atondu dituen lau geltokietako Txartel
Makina Automatikoetan (txartel guztiak).
Saldoa eta txartelarekin egindako azken 10 mugimenduak kontsultatu daitezke.
Kutxazain automatikoen kasuan, kontsulta egiteko txartela sartu behar
da kutxazainaren irakurgailuan, menuan eragiketa hautatu (Eragiketen kontsulta),
eta pantailako aginduei jarraitu beharko zaie.
Egindako eragiketaren agiria eskatu daiteke. Metroko makinen kasuan, saldoa
baino ez da inprimatuko.
Kontsultatzeko lekuak 5. atalean adierazitakoak dira eta horiez gainera,
lehen aipatutako
Metro Bilbaoren lau geltokiak.
8.- ZER EGIN GORABEHERARIK EGONEZ GERO?
BARIK txartela erabiltzerakoan gorabeherarik sortzen bada, Call Center
zerbitzuari jakinarazi beharko zaio (telefonoa: 900-50.63.65). Hauxe izango
da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 22:00etara, eta larunbat
goizetan 9:00etik 14:00etara.
Telefono horretan BARIK txartelari buruzko kontsultak eta gorabeherak
jasoko dira eta nola jokatu adieraziko da, txartela galdu, ostu edo apurtzen
bada.
Gorabeherei 24 orduren barruan erantzungo zaie, jaiegunetan izan ezik,
hurrengo astegunera arte itxaron beharko da-eta.
9.- ZER EGIN “BARIK” TXARTELAK FUNTZIONATZEN EZ BADU?
Kontakturik gabeko sisteman arazorik egonez gero, erreserbako Creditrans
arrunta emango zaie erabiltzaileei, 5 €-koa, bidaia amaitu ahal izateko.
Hori erabiltzeko, txartelarekin batera gorabeheren partea eduki behar
izango da.
Txartela ondo ez badabil eta aldatu nahi izanez gero, honako lekuetara
joko da: BBVAk txartel hau dela-eta jarri dituen bulegoetara (BBVA txartelak),
erabiltzaileen arretarako BBK-k dituen lau bulegoetara (BBK txartelak),
BGPra (txartel guztiak) edo ERYBAren bulegora (txartel guztiak). Ondo
ez dabilen txartelaren ordez berria emango dizute, baina agiri bat sinatu
eta bete beharko duzu.
Hauek dira
helbideak:
BBK
- Bezeroak Atenditzeko Bulegoak
Bilbao-Kale
Nagusia 30
Areeta
Barakaldo
Mungia |
Kale
Nagusia 30 - 48009 (Bilbo)
Paulino Mendibil 13, Areeta - 48930 (Getxo)
Herriko Plaza 5 - 48901 (Barakaldo)
Elorduigoitia 1 - 48100 (Mungia) |
Apirilera
arte (hori barne), bulegoa horiek zabalik egongo dira arratsaldeetan astelehenetik
ostegunera) eta larunbat goizetan.
BBVA
- Bezeroen Arretarako Bulegoak
Bilbo-Jado
plaza
Bilbo-Kale Nagusia 12
Bilbo-Kale Nagusia 36
Bilbao-Bertendona
Bilbo-Ertzilla
Bilbo-San Pedro plaza
Getxo-Areeta
Getxo-Nagusia
Barakaldo-Sta. Teresa
Barakaldo-Nafarroa
Sopela
Mungia
Bermeo-Plaza |
Ertzilla,
16 - 48009 (Bilbo)
Kale Nagusia, 12 - 48001 (Bilbo)
Kale Nagusia, 36 - 48009 (Bilbo)
Bertendona, 4 - 48008 (Bilbo)
Ertzilla, 31 - 48011 (Bilbo)
Agirre Lehendakaria, 15 – 48014 (Deustu)
Mesede, 34 - 48930 (Areeta)
Nagusia, 21 izk. Andres Larrazabal - 48930 (Areeta)
Askatasun Etorb., 26 - 48901 (Barakaldo)
Nafarroa,11 - 48901 (Barakaldo)
Akilino Arriola,10 - 48600 (Sopela)
Alkartasuna,6 - 48100 (Mungia)
Lope Díaz de Haro, 4 - 48370 (Bermeo) |
Ordua: 8:30-14:30,
astelehenetik ostiralera.
ERYBA
Call center: 900-50.63.65
Helbidea: Iparragirre 55, beheko solairua, 14. dptua.
Ordua: 8:00-22:00, astelehenetik ostiralera
Larunbata: 9:00-14:00
www.eryba.es
BIZKAIKO
GARRAIO PARTZUERGOA
Telefonoa: 94-476.61.50
Helbidea: Ugasko 5 bis – 1. solairua
Ordua: 8:30-17:00, astelehenetik ostegunera
Ostirala: 8:30-14:30
www.cotrabi.com
10.- ZER EGIN “BARIK” GALDU EDO OSTEN BADA?
Horrela bada, 9. atalean adierazitakoa egin behar da; baina salbuespen
batekin: txartel berria Eryba eta Bizkaiko Garraio Partzuergoan baino
ez da emango.
11.- ZER DAKAR “BARIK” PROIEKTUAN PARTE HARTZEAK?
BARIK txartelaren erabiltzaile baimenduek Bizkaiko Garraio Partzuergoak
agindutako eta gida honetan azaldutako leku eta baldintzetan erabili beharko
dute txartela. Horrez gainera, proba pilotuak iraun bitartean gertatuko
den edozein arazo edo gorabehera jakinarazteko konpromisoa hartu dute,
bai eta proba pilotua dela-eta egingo diren prestakuntza eta jarraipen
jardueretan parte hartzeko.
BARIK txartelaren titulua, euskarri berriari egokitutako Creditrans titulua
denez, txartel hori erabiliko dutenek Creditrans txartelaren funtzionamendu
araubide juridiko bera, eskubide berak (aseguruak, garraioa, tarifak,
hobariak...) eta betebehar berak izango dituzte, BARIK txartelari buruz
zehaztutakoa ere kontuan izanik.
Titularrak ez badu betetzen orri hauetan dakarrena, txartela baliogabetu
ahal izango da edozein unetan eta proba pilotutik kanpo geratu ahal izango
da. Edonola ere, txartela baliogabetzen bada eta proiektutik kanpo geratzen
bada, Titularrak txartela erabiltzeko eskubidea galduko du.
Titularrak bere borondatez utzi ahal izango du proiektua.

|