|
|
|
||
| Bizkaiko
Garraio Partzuergoa Eratzeko Legean ezartzen denez, horren eskumena da Bilboko
metroaren bidez garraio zerbitzu publikoa kudeatzea. Horrekin batera, eskumena
erabiltzeko kudeaketa sistema zehazten du, horren arabera, Partzuergoak
berak eratutako sozietate anonimo baten zuzeneko kudeaketa erabiliko da,
eta bere kapitala Partzuergoarena izango da oso-osorik.
Sozietate anonimo hori 1993ko otsailaren 18an eratu zen Bilboko notario baten aurrean eta Metro Bilbao, S.A. izena eman zitzaion. Bere gain hartu zituen Bilboko metroa kudeatu eta horri dagokion zerbitzu publikoa ustiatzeko betebeharrak. Partzuergoko Kontseilu Nagusiak 1992ko azaroaren 12ko bilkuran onartutako Estatutuek arautzen dute. José Luis Bilbao Eguren jauna da, Bizkaiko Diputatu Nagusia, Metro Bilbao, S.A.ko lehendakaria, eta Diputatu Nagusi gisa dagokion agintaldia amaitzen denean utziko dio karguari. Sozietateko administrazio-organoa Administrazio Kontseilua da eta gaur egun honako hauek osatzen dute:
JOSE LUIS BILBAO EGUREN
IÑAKI AZKUNA
URRETA
JUAN CRUZ NIEVES PRADA JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL MIREN MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE MANUEL URQUIJO URRUTIA IÑIGO PALOMINO ZUBIAURRE ITZIAR GARAMENDI LANDA MIKEL CABIECES GARCÍA RICARDO ITUARTE AZPIAZU
|
|||