Barik txartelen iraungitze-datari buruz egiten diren galderak

Barik txartel guztiek dute iraungitze-data edo batzuek ez? Non eskura daitezke txartel berriak? Nola berreskura daitezke iraungitako txarteletan geratzen diren tituluak eta saldoak? Hemendik aurrera, da aurten Barik txartel berri bat eskuratzen duten pertsonen kasuan, zein izango txartelen iraungitze-epea? Zenbat ordaindu beharko dugu Barik txartel berria eskuratzeagatik? Non ikusi dezakegu gure BARIK txartela iraungita dagoen? Kontsulta hori bulegoetan egin dezakegu?

1.- Barik txartel guztiek dute iraungitze-data edo batzuek ez? Non eskura daitezke txartel berriak?
Txartel guztiek dute iraungitze-data, bai BARIK anonimoek, bai pertsonalizatuta daudenek. Kasu ezberdinak daude txartel-motaren arabera.

Txartel anonimoak:
Txartel anonimoak iraungitzen direnez, erabiltzaileek beste Barik txartel bat eskura dezakete honako leku hauetan:

  • Metro-geltokietako autosalmentarako makinetan.
  • Renferen geltokietako autosalmentarako makinetan.
  • Euskotrenen geltokietako makinetan.
  • Bizkaibusen eta Bilbobusen kabinetan.
  • Kioskoetan, estankoetan eta Barik bereizgarria duten beste establezimendutan.
  • Artxandako funikularrean.
  • Larreinetako Funikularra
  • Bizkaia Zubian.
  • Abandoko Turismo Bulegoko tranbiaren autosalmentarako makinan.

Txartel pertsonalizatuak:
Txartel izendun edo pertsonalizatuak Garraio Publikoaren Bizkaiko Bulegoen Sarean eskura daitezke. Bizkaiko garraio publikoko sistemak bezeroei arreta emateko dituen 11 bulegoetako edozeinetan. Horien zerrenda erantsi da.

Bilbon:

  • San Mamés (Geltoki intermodaleko bezeroei arreta emateko BGPren bulegoa).
    Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 19:30era.
  • Zazpikaleak/Casco Viejo (Metro Bilbaoren eta Euskotrenen Bezeroen Arretarako Bulegoan)
    Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 20:00etara.
    Larunbat eta zubietan, 09:00etatik 15:00etara (jaiegunen osteko larunbatetan itxita egongo da).
    Uztailean eta abuztuan 08:00etatik 15:00etara.
  • Bilbobus (Bezeroen Arretarako Bulegoan)
    Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 20:00etara.
    Larunbatetan 09:00etatik 20:00etara.
    Igande eta jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.
  • Renfe (Bezeroen Arretarako Bulegoan)
    Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 20:00etara.
    Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era).

Getxon:

  • Areeta (Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoan)
    Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 19:30era.
    Uztailean 08:00etatik 15:00etara.
    Abuztuan: itxita

Barakaldon:

  • Ansio (Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoan)
    Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 19:30era.
    Uztailean 08:00etatik 15:00etara.
    Abuztuan: itxita.

Leioan:

  • UPV/EHU (Gizarte Zientzien Fakultateko eraikineko beheko solairuetan, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Bulegoan)
    Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 15:30era.
    Abuztuan: itxita.

Portugaleten:

  • Herritarren Arretarako Bulegoa (Bizkaibusen Bezeroen Arretarako Bulegoa)
    Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 15:00etara.

Sodupen:

  • Udal-bulegoak (Bizkaibusen Bezeroen Arretarako Bulegoa)
    Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 15:00etara.

Durangon:

  • Euskotren (Bezeroen Arretarako Bulegoan)
    Astelehenetik ostiralera (lanegunak): 08:00etatik 20:00etara.
    Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera (lanegunak): 08:00etatik 15:00etara.

Gernikan:

  • Euskotren (Bezeroei arreta emateko geltokiko bulegoan)
    Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 20:00etara.
    Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 15:00etara.

2.- Nola berreskura daitezke iraungitako txarteletan geratzen diren tituluak eta saldoak?
Txartel anonimoen zein pertsonalizatuen kasuan, txartela iraungi eta gero, erabiltzaileak beste Barik txartel berri batera alda ditzakete tituluak eta saldoak, betiere, txartela iraungi eta hurrengo lau hilabeteen barruan. Barik txartelari buruzko ordenantzan ezarritako betekizunen arabera, saldoa txartel batetik bestera aldatzeko, bi txartelak aurkeztu beharko dira: iraungita dagoena eta soberan dauden tituluen saldoarekin bete nahi den txartel berria.

Pertsonalizatutako edo erregistratutako txartelen kasuan eta iruzurrak saiheste aldera, transferitzeko eragiketa hori jatorrizko txartelaren titularrak baino ezin izango du egin.

Transferitzeko eragiketa hori garraio publikoko bezeroei arreta emateko Bizkaian dauden edozein bulegoetako batean edo Metro Bilbaoren edozein geltokitan egin daiteke, gainbegirale baten laguntzarekin.

3.- Hemendik aurrera, da aurten Barik txartel berri bat eskuratzen duten pertsonen kasuan, zein izango txartelen iraungitze-epea?
Aurrerantzean ere, iraungitze-epea 7 urtekoa izango da, betiere, txartela erosten den unetik aurrera zenbatzen hasita.

Hain zuzen ere, hori gertatzen da Barik txartelaren barruan dagoen txiparen fabrikatzaileak, gehienez ere, 10 urteko bizitza erabilgarria ematen diolako fabrikatzen den unetik zenbatzen hasita. Ezin dugu bermatu aldi hori igaro ostean txipak ondo funtzionatzen jarraituko duenik. Bizkaiko Garraio Partzuergoak, txiparen etapak eta denborak kontuan izanda eta sistemaren egonkortasuna eta segurtasuna bermatze aldera, uste du txartelak sistematik at geratu behar direla 7 urte igaro ostean, erabiltzaileei saltzen zaizkien unetik aurrera zenbatzen hasita.

4.- Zenbat ordaindu beharko dugu Barik txartel berria eskuratzeagatik?
Barik txartel guztiek (anonimoa edo pertsonalizatua) 3 euro balio dute eta 7 urteko iraungitze-data daukate. Txartela iraungitzen denean, erabiltzaileak beste Barik txartel bat eskuratu beharko du, eta 3 euro ordaindu beharko ditu.

Barik txartel anonimoen eta pertsonalizatuen salmenta-prezioa ez da aldatu 2012. urtean martxan jarri zirenetik, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak onesten dituen zerga-ordenantzen bitartez arautzen da, jendaurrean jartzeko epea igaro ostean.

5.- Non ikusi dezakegu gure BARIK txartela iraungita dagoen?
Barik txartelen iraungitze-data online kontsulta daiteke BGPren webgunean (www.ctb.eus), bai eta Bizkaiko garraio publikoaren sareko salmenta-makina automatikoetan, Barik NFC aplikazioan eta Barik sistemako sarearen edozein puntutan txartela kargatzean edo kontsultaren bat egitean.

Asteartea, 28 Urtarrila, 2020