CTB-ek informatzen du

21/04/2015

BGPk Bilboko Metroaren Aginte-Mahaiko pantailak aldatuko ditu

BGPren kontseilua Bilbon batzartu da gaur eguerdian. Bilera horretan, Bilboko Metroaren Aginte-Mahai Nagusiko pantaila-sistema berritzeko kontratazio-espedientea onetsi du, hiri inguruko trenaren "garuntzat" jotzen den osagaia epez epe modernizatzeko egitasmoari doakionez. 50na hazbeteko 18 moduluk osatzen duten "videowall"a hornitzeko lehiaketa aterako du BGPk, eta horien irteerako prezioa 259.545 eurokoa izango da (BEZ barne).
BGPren organo erabakitzaileak gaur onetsi dituen gaien artean, azpimarratzeko modukoak dira Urdulizko trenbide-pasagunea ezabatzeko lanak eten barik jarraitzeko egindo diren hiru jarduketa.

EranskinaTamaina
PDF icon 210415_cg_eu.pdf53.56 KB
13/03/2015

Barik txartelak erabiltzaileak eta merkatuko kuota irabazi zituen 2014an ere

. BGPk Bizkaian zehar garraio publikoan mugitzeko atera zuen ukipenik gabeko euskarriak 118.311.765 bidaia erregistratu zituen pasa den urtean.
. Lurraldetik garraio publikoan egindako lekualdaketen %71,5 egiten da jada Barik txartelarekin.
. Momentu honetan Bizkaiko biztanleak baino gehiago dira Barik txartelak: 1.209.544 txartel daude.

Barik txartelari buruz argibide gehiago: http://www.ctb.eus/eu/ohiko-galderak

EranskinaTamaina
PDF icon 130315_barik14_eu.pdf45.15 KB
10/03/2015

Ibarbengoako aldirietako aparkalekua

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) aurten hasiko ditu Ibarbengoako aparkalekua eraikitzeko lanak. Guztira 304 plaza izango ditu, estalita denak, baina zazpi mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat erreserbatuta egongo dira. Azpiegitura publiko honen bidez azkar, modu seguruan eta merkeagoan heldu ahal izango da Getxoko eta Metro Bilbaok lotzen dituen gainerako udalerrietako erdigunera. Gainera, metroak Getxon zazpigarren geltokia izango duenez garraio publikoaren erabilera ere bultzatu egingo da.

ABANTAILA UGARI
GIZARTE ONURA. Ibarbengoako geltokia ireki baino lehen aparkalekua egin behar da. Irekitzen denean, alabaina, askok aterako diote onura baliabide berri honi: lehenbizi inguruan bizi diren pertsonek, eta gero, Getxon eta hurbileko udalerrietan bizi diren biztanleek.

INBERTSIO PUBLIKOA. azpiegitura publiko honek eskatzen zen zerbitzu publiko erabilgarria eskainiko du. Metroaren geltokiren bat hurbil ez duten getxoztarrek eta ondoko beste udalerri batzuetako biztanleek erabili ahal izango dute.

IKUSIZKO INPAKTUA OSO TXIKIA. Aparkalekuaren diseinuak ikusizko inpaktu oso txikia ematen dio azpiegiturari. Hiru solairu eduki arren, horietako bi lur azpian egongo dira. Eraikinaren altuerak ez du gaindituko geltokiak berez duen altuera. Ezin hobeto integratzen da geltokian eta inguruan, eraikinaren sabaia lorategia izango delako. Azpiegitura diseinatzean inguruko landa-izaera hartu da kontuan.

ERREPIDE BIDEZKO KONEXIOAK. Kokalekua nahita aukeratu da. Komunikazio-lotune estrategikoan egongo da, Uribe Kostako korridorearen ondoan.

INTERMODALITATEA. Inguruaren diseinuari esker Ibarbengoako geltokira heltzeko norberaren autoa edo hirietako autobus-zerbitzuak har daitezke, bestela, bizikletak alokatzeko Bizimeta zerbitzua erabil daiteke. Uribe Kostako Mankomunitatearekin sinatu den hitzarmenari esker aparkalekuan zerbitzu hori egongo da Berangora, Sopelara, Urdulizera, Plentziara edo Gorlizera joateko edo haietatik etortzeko.

MERKEA ETA SEGURUA. Aparkaleku itxia Metro Bilbaok kudeatuko du. Soilik 70 zentimoren truke herritarrek egun osoan utzi ahal izango dute autoa han, eta Getxoko edo beste udalerri eta hiri batzuetako erdiguneetara garraio publikoan joan ahal izango dute. Diru asko aurreztuko dute horrela.

ONURA INGURUMENERAKO. Autoa aparkatuta uztea ona izango da ingurumenerako, errepidean auto gutxiago ibiliko delako. Hots, aparkalekuak garraio publikoa bultzatuko du, norberaren autoa bide-tarte batean erabili behar bada ere.

IZAPIDEAK. Aparkalekuak ingurumenari lotuta ezarrita dauden izapideak bete ditu eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren oniritzia dauka.

AZPIEGITURA ERABILGARRIA ETA ESKATUA. Metroak dituen aldirietako hiru aparkalekuekin (Leioa, BEC eta Etxebarri) urtean 300.000 ibilgailu inguru ateratzen dira errepideetatik. Garraio aukera konbinatu hau gero eta gehiago eskatzen da.

IBARBENGOAKO GELTOKIAREN IREKIERA. Aparkalekua irekitzen denean Ibarbengoako geltokia ere martxan jarriko da. Obra hau nahitaezkoa zen Maidagango trenbide-pasagunea kendu ahal izateko, eta inguru horretan egiten ziren maniobrak Bidezabal geltokiaren ondora eraman ahal izateko; izan ere, lehen han egiten ziren metroaren maiztasun-aldaketak. Obrak egitean Maidaganen hainbat metro karratu libre utzi dira, bi ikastetxe eta zaharren egoitza batzuk dauden inguruan. Trenbideen ordez lorategiak eta jolastokiak jarri dira.

METROAREN ZERBITZUA. Andra Mari auzoko biztanleek 1. linearen maiztasun onenari onura atera ahal izango diote, puntako orduan trenak 5 edo 6 minutura pasatuko baitira Bilborako noranzkoan.

SARBIDE BERRIA. Metroaren trazatuarekin batera, eta eragina ahalik eta txikiena izan dadin, errepide bat eraikiko da; honen bidez, bada, Ormazako estratatik arin eta modu seguruan sartu ahal izango da. Bertan, espaloiak eta errei biko galtzada egongo dira, noranzko bakoitzeko bat. Trafikoa eta gelditzeak antolatuko ditu geltokiaren inguruan. Aparkalekurik egon gabe geralekua irekiko balitz, inguruko biztanleak izango lirateke lehenengo kaltetuak.

METROA ETA ANDRA MARI. Andra Mari auzoaren eta metroaren arteko harremana aspaldikoa da, trenbidearen trintxera betidanik egon delako han hesi baten antzera. Orain, alabaina, geltoki eta aldirietako aparkaleku bat izango dira jendeak erabiltzeko.

INBERTSIOA. Aparkalekuaren aurrekontua 5,8 milioi eurokoa da. Bizkaiko enpleguaren eta ekonomiaren aldeko inbertsio publikoa izan da, eta aparkalekua lur azpian egoteak horren alde egiten du, hiri izaera ez duen eremu horretan ahalik eta eragin txikiena lortu nahi izan da eta.

EranskinaTamaina
PDF icon Prospektua1.25 MB
PDF icon Planak eta kokapena720.33 KB
PDF icon Memoria172.11 KB
10/03/2015

Urdulizen metroa lurperatzeko obrei buruzko informazio-bulegoa ireki du BGPk

BGPk metroa lurperatzeko obrei buruzko informazio-modulua ireki du Urdulizko geltokitik gertu. Bulego horretan erakusketa txiki bat ere badago, eta trenbide-pasagunea kendu eta lurpeko geltoki berria eraikitzeko proiektuari buruzko agiri-sorta, planoak eta infografiak daude ikusgai erakusketa horretan. Gaurtik aurrera, informazio-gune horretan pertsona batek lan egingo du, eta behargin horrek auzotarren zalantzak argitzeko ardura izango du, hiritarrek udalerri honetan urte eta erdian burutuko den obrari buruz egiten dituzten erreklamazioak edota iradokizunak bideratuz.

Urdulizko informazio-gunea hiru hilabetean egongo da zabalik, arratsalde guztietan, astelehenetik ostiralera. Herri horretako auzotarrek Aita Gotzon kalean dagoen Bilboko Metroaren sareko langadun azken pasagunea kentzeko proiektuaren xehekapenei buruzko informazioa jaso ahal izango dute, erakusketa bisitatuz, 901 440 445 informazio-telefono zenbakira deituz edo urduliz@cotrabi.eus helbide elektronikora mezua bidaliz. Bulego berri honen aurkezpen-ekitaldira BGPren zuzendari kudeatzailea den Manu Tejada eta Javier Bilbao Urdulizko alkatea joan dira.

Ekimen hau baliatuz, BGP metroa lurperatzeak ezinbestean eragingo dituen eragin kaltegarriak ahal den neurrian konpentsatzen ahaleginduko da, zeren eta obrok hirigunetik hurbil-hurbil egitekoak baitira. Obra horiek, Plentziaren eta Sopelaren arteko tren-zerbitzua 18 hilabetetan kentzea eragingo dute, obrok irauten duten artean behintzat. Alternatiba legez, apiriletik aurrera ordezko autobus-zerbitzua jarriko da abian, metroak dituen ordutegi eta maiztasun berekin. Plentziako eta Sopelako geltokietan Bilboko Metroko beharginak egongo dira autobusen funtzionamenduari buruzko informazioa ematen, eta Urdulizen Barik txartela errekargatzeko makina bat instalatuko da.

Urdulizko obren bidez, metroaren sarean dagoen azken trenbide-pasagunea kenduko da, trenbideko 543 metro lurperatu ondorik. Une honetan, Bilboko Metroaren ustiapenari dagokion egokitzapen egokiei ekin zaie trenbidean bertan, katenarian, seinaleztapenean, komunikazioetan eta AMN (Aginte Mahai Nagusia) arloan. Aste honetatik aurrera, obrako materialak pilatzeko eta obraren perimetroa hesitzeko lehenengo lanak abiaraziko dira; ataza horiek egin ostean, lehenengo indusketa-lanei ekingo zaie. Obra-planaren arabera, apirilean etengo da Plentziako eta Sopelako geltokien arteko tren-zerbitzua.

Obra hau BGPk eta ETSk (Euskal Trenbide Sarea) burutuko dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren finantzabideaz; bi erakunde hauek, erdizkan, lurperatzea gauzatzeko behar diren 21 milioi euroko kopurua ordainduko dute, Garraio Partzuergoaren bitartez.

Urdulizko hirigunean metroa lurperatzeak garapen-aukera ederrak ekarriko dizkio Uribe- Kostako udalerri honi. Lurperatzearen ondorio gisa, 6.000 metro karratutik gorako josteta-gune berria sortu ahal izango da, eta horrez gainera, lurpeko geltoki berria ere eraikiko da, “fosterito” eta guzti; geltoki horrek zuzeneko igogailua ere izango du, kalea eta nasa bakarra elkarlotuko dituena. Beste alde batetik, Bilboko Metroak bere zerbitzuaren fidagarritasuna hobetuko du 1. Linean, ibilgu osoko 45 kilometroetatik gorako tartean geratzen den azken trenbide-pasagunea kenduko baita.

EranskinaTamaina
PDF icon Prospektua301.43 KB
PDF icon Planak eta kokapena2.71 MB
10/03/2015

Urdulizen metroa lurperatzeko / Ibarbengoako aparkalekua

Urdulizen metroa lurperatzeko

BGPk metroa lurperatzeko obrei buruzko informazio-modulua ireki du Urdulizko geltokitik gertu. Bulego horretan erakusketa txiki bat ere badago, eta trenbide-pasagunea kendu eta lurpeko geltoki berria eraikitzeko proiektuari buruzko agiri-sorta, planoak eta infografiak daude ikusgai erakusketa horretan.

Informazio gehiago: Urdulizen metroa lurperatzeko obrei buruzko informazio-bulegoa ireki du BGPk

 

Ibarbengoako aparkalekua

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) aurten hasiko ditu Ibarbengoako aparkalekua eraikitzeko lanak. Guztira 304 plaza izango ditu, estalita denak, baina zazpi mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat erreserbatuta egongo dira.

Informazio gehiago: Ibarbengoako aldirietako aparkalekua

13/02/2015

Gazte txartelak 600.000 bidaia baino gehiagorekin itxi du urtea.

Garraio Partzuergoak Bizkaian erroldatutako 26 urtetik beherako gazteentzat sortutako txartelak, jada Metro Bilbao, Bizkaibus eta Bilbobusen erabil daitekeenak (Artxandako Funikularrean barne), 603.889 bidaia zenbatu zituen martxan daraman 6 hilabetetik beherako tartean, 2014ko uztailaren 21etik abenduaren 31ra bitartean, hain zuzen ere.
%50eko beherapena eskaintzen du ohiko txartelekin alderatuta eta %20-30 bitartekoa creditrans tarifekin alderatuta.
Momentu honetan Gazte profila aktibatuta duten 8.200 Barik daude Bizkaian.

EranskinaTamaina
PDF icon 130215_balance_gazte_eu.pdf28.4 KB
06/02/2015

BGPk metro geltokietako argi-iturriak aldatuko ditu.

BGPk kendu egindo ditu Areeta, Moyua eta San Mameseko metro geltokietako argi-iturriak eta horien ordez LED teknologiadunak jarri.
Horrela, metroan energia eraginkorragoa izateko planari eusten zaio. Orain arte, Abandoko eta UT 500 serieko 24 trenetako fluoreszenteak kendu dira.
bgp-k 150.000 euro inbertituko ditu Metro Bilbaoren Areeta, Moyua eta San Mameseko geltokietako argiak aldatzeko.
Neurri honen helburu nagusia dirua aurreztea da. Aurreikuspenen arabera, hodi fluoreszente berriei esker %57 murriztuko da energiaren kontsumoa.

EranskinaTamaina
PDF icon led_mb060215_eus.pdf25.5 KB
21/01/2015

Aktibatu + programaren aurkezpena

Urtarrilaren 22an, osteguna, goizeko 10:00etan Euskadiko Biodibertsitate Zentroan - Madariga Dorretxean (Busturia), Aktibatu + programaren aurkezpena burutuko da. Aktibatu + programa aurrezten laguntzera eta ingurumena zaintzera bideratuta dago.
Aktibatu + ekimena Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak, Metro Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbiker Sozietate Publikoak, Eroski taldeak, Eusko Jaurlaritzak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) bultzatutako ekimena da. Ingurumen-iraunkortasunaren arloan. Global Action Planean (GAP) oinarritzen da, Nazio Batuek babestutako nazioarteko programan.

23/12/2014

CTB Gabonetako Umeen Parkean

Aurreko urteetan bezala, CTBk parte hartzen du aurten ere -Metro Bilbaorekin batera- Gabonetako Umeen Parkean, etxeko txikienei jolastu eta gozatzeko aukera ederra emanez

23/12/2014

Barik txartelaren birkarga telefonoaren bidez

NFC teknologiaren eskutik txartelak birkargatu eta mugimenduak ikusi ahal izango dira.

01/12/2014

AKTIBATU + Programa

Planeta hobekuntzan eguneroko ekintzak sustatzeko AKTIBATU+ Pograma hedatu egin da Bizkaian.
Aktibatu+ programak planetaren ingurumen-osasuna hobetzeko eta norberak ere onura lortzeko eguneroko ekintza txikiak sustatzen ditu Bizkaiko herritarren artean. Ideia hori Global Action Plan-en (GAP) bidez sortu zen, nazioarteko sare bateko kidea den GKE. Sare horrek helburu partekatu hau dauka: Eguneroko ekintzek ingurumenean duten eragina arintzea, etxe, lantoki eta ikastetxeetan ohiturak aldatuz. Nazio Batuek babestu eta UNESCOk bermatutako proiektua da, eta 23 herrialdetan dago ezarrita, 1990etik

EranskinaTamaina
PDF icon 011214_ampl_activate_e.pdf248.96 KB
18/07/2014

GAZTE titulo berria Bizkaibusen eta metro Bilbaon.

Datorren astelehenean, uztailak 21, zerbitzuan jarriko da "GAZTE" titulu berria Bizkaibusen eta Metro Bilbaon.
• BIZKAIAN ERROLDATUTA DAUDEN 26 URTETIK BEHERAKO PERTSONENTZAT DA
• %50eko DESKONTUA DAUKA TXARTEL SOLTEEN ALDEAN ETA %20-30ekoa CREDITRANSEKO TARIFEN ALDEAN.
• TXARTELA NAHI DUTENEK METRO BILBAOKO, TERMIBUSEKO NAHIZ BILBOBUSEKO BEZEROENTZAKO INFORMAZIO BULEGOETAN EMAN DEZAKETE IZENA.

EranskinaTamaina
PDF icon 180714_gazte_mb_biz_eu.pdf169.42 KB
19/06/2014

Garraio publikoari botatako begirada onenak

Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta El Correo egunkariak garraio publikoari botatako begirada onenak saritu dituzte.
Bizkaiko Garraio Partzuergoak bi ekintza garatu ditu 2014ko apirilean eta maiatzean Bizkaiko garraio publikoa erabiltzea sustatzeko. Batetik, El Correo egunkariarekin lankidetzan argazki lehiaketa bat antolatu, Bizkaiko bizilagun guztiei irekia. Bestetik, aintzatespen publiko bat antolatu da etengabe hobetzearen alde egunero egindako lanagatik nabarmendutako Bizkaiko garraio publikoko zerbitzuetako langile bat saritzeko.

EranskinaTamaina
PDF icon concurso_fotografico_eu_190614.pdf68.86 KB
01/04/2014

Sopela eta Urduliz arteko Metro Bilbaoko trenbidea berritzeko lanak

Sopela eta Urduliz arteko Metro Bilbaoko trenbidea berritzeko lanak esleitu ditu BGPk.
. Guztira 1.444.000 euroko zenbatekodun lanak esleitu dira.
. 18 hilabetez garatzea aurrez ikusi da.
. Lanak gauez egingo dira, Metro Bilbaoren zerbitzuan eraginik ez izateko.

EranskinaTamaina
PDF icon 010414_renov_via_eu.pdf37.5 KB
28/03/2014

Barik txartel zirkulazioan

Milioi bat Barik txartel zirkulazioan.
Gaur egun Bizkaian garraio publikoan egiten diren bidaien % 69,7 BGPren garraio txartelen bidez ordaintzen da.
Gaur, 2014ko martxoaren 28an, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) milioi batgarren Barik txartela entregatu du Termibus-San Mamesko BGPren bezeroei arreta eskaintzeko bulegoan.

EranskinaTamaina
PDF icon 280314_1millon_barik_eu.pdf30.98 KB
07/03/2014

Aktibatu + programa.

Aktibatu + programako hitzaldi ziklo interesagarria.
Aktibatu + Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, herritarren parte-hartzea sustatzeko ingurumen iraunkortasunaren alde, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergo, Bizkaiko Garraio Partzuergo , Energiaren Euskal Erakunde (EEE), Eroski Talde eta Garbiker Sozietate Publikoaren lankidetzarekin. Duela hilabete batzuk jarri zuten abian Arratia eta Nerbioi-Ibaizabalgo udalerrietan.
Global Action Plan (GAP) Nazio Batuek babestutako nazioarteko programa bat da, ikuspegi positibo, ideia arrunt eta ekintza praktikoetan oinarritutakoa. Xedea pertsonen ohiturak aldatzen laguntzea da. Baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzea du helburu, eta planetarekiko
eragin negatiboa murriztea, etxeko eta tokiko ekonomiaren mesedetan lan egiten den bitartean.

EranskinaTamaina
PDF icon 070314_activate_eu.pdf137.28 KB
PDF icon 070314_activate_folleto.pdf908.45 KB
18/02/2014

"Garraio politika publikoaren ekarpena ekonomia eta enplegu arloetan, Bizkaian"

"Garraio politika publikoaren ekarpena ekonomia eta enplegu arloetan, Bizkaian" azterlanaren datuak jakitera eman ditu BGPk.
. Azterlanaren arabera, Bizkaian bidaiarien garraioak 600 milioi euro baino gehiagoko inpaktu ekonomikoa du urtean, mugikortasun aurrezpenari dagokionez sistemaren ustiapen defizitak deskontatu eta gero (ibilgailuen jabetza indizea eta bidaien kostua).
. Bidaiarien garraioak Bizkaian 3.700 lanpostu zuzen eta zeharkako 500 lanpostu sortzen ditu, orotara 4.200.
. Horrez gain, baloratu gabeko beste inpaktu batzuk ere aipatu dira azterlanean, besteak beste: klima aldaketa, istripuak, ingurumen kostuak, Bizkaiko errepideen bide sistemetako auto-ilaren ondoriozko galera ekonomikoak, etab.
. Aipatutako aurrezkiak sarrera garrantzitsutzat jotzen dira tokiko ekonomian, familientzat erabiltzeko gastu arrunta izatearen ondorioz.

EranskinaTamaina
PDF icon cg_180214_eu.pdf63.58 KB
18/02/2014

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren menpeko entitateak

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren menpeko entitateak, Sektore Publiko Lokalaren barrukoak.
Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiak 2014ko otsailaren 18an egindako batzarrean, aho batez, ondorengo erabiakia onartu zuen: Metro Bilbao S.A. sozietate publikoa 1 talean sailkatu da, Tokiko Erregimeneko Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen hamabigarren Xedapen Gehigarrian aurreikusten diren ondoreetarako.

EranskinaTamaina
PDF icon clasificacion_entidades_cg180214.pdf144.38 KB
18/02/2014

Sektore Publiko Lokalaren Lan Itunpeko Langileen soldata-masa.

Sektore Publiko Lokalaren Lan Itunpeko Langileen soldata-masa.
Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagiak 2014ko otsailaren 18an egindako batzarrean, aho batez, ondorengo erabia onartu zuen: "Onartzen da Metro Bilbao S.A. sozietate publikoko lan-itunpeko langileen 2014rako soldata-masa"

EranskinaTamaina
PDF icon aprobacion_masa_salarial_mb_cg180214.pdf145.15 KB
19/12/2013

EU Lanzadera de Metro Bilbao en Mamariga

EU La lanzadera de Metro Bilbao en Mamariga (Santurtzi) será gratuita a partir de mañana para los usuarios con tarjeta Barik.

EranskinaTamaina
PDF icon Lanzadera de Metro Bilbao en Mamariga40.11 KB

Orriak