Ibarbengoako aldirietako aparkalekua

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) aurten hasiko ditu Ibarbengoako aparkalekua eraikitzeko lanak. Guztira 304 plaza izango ditu, estalita denak, baina zazpi mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat erreserbatuta egongo dira.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) aurten hasiko ditu Ibarbengoako aparkalekua eraikitzeko lanak. Guztira 304 plaza izango ditu, estalita denak, baina zazpi mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat erreserbatuta egongo dira. Azpiegitura publiko honen bidez azkar, modu seguruan eta merkeagoan heldu ahal izango da Getxoko eta Metro Bilbaok lotzen dituen gainerako udalerrietako erdigunera. Gainera, metroak Getxon zazpigarren geltokia izango duenez garraio publikoaren erabilera ere bultzatu egingo da.

ABANTAILA UGARI
GIZARTE ONURA. Ibarbengoako geltokia ireki baino lehen aparkalekua egin behar da. Irekitzen denean, alabaina, askok aterako diote onura baliabide berri honi: lehenbizi inguruan bizi diren pertsonek, eta gero, Getxon eta hurbileko udalerrietan bizi diren biztanleek.

INBERTSIO PUBLIKOA. azpiegitura publiko honek eskatzen zen zerbitzu publiko erabilgarria eskainiko du. Metroaren geltokiren bat hurbil ez duten getxoztarrek eta ondoko beste udalerri batzuetako biztanleek erabili ahal izango dute.

IKUSIZKO INPAKTUA OSO TXIKIA. Aparkalekuaren diseinuak ikusizko inpaktu oso txikia ematen dio azpiegiturari. Hiru solairu eduki arren, horietako bi lur azpian egongo dira. Eraikinaren altuerak ez du gaindituko geltokiak berez duen altuera. Ezin hobeto integratzen da geltokian eta inguruan, eraikinaren sabaia lorategia izango delako. Azpiegitura diseinatzean inguruko landa-izaera hartu da kontuan.

ERREPIDE BIDEZKO KONEXIOAK. Kokalekua nahita aukeratu da. Komunikazio-lotune estrategikoan egongo da, Uribe Kostako korridorearen ondoan.

INTERMODALITATEA. Inguruaren diseinuari esker Ibarbengoako geltokira heltzeko norberaren autoa edo hirietako autobus-zerbitzuak har daitezke, bestela, bizikletak alokatzeko Bizimeta zerbitzua erabil daiteke. Uribe Kostako Mankomunitatearekin sinatu den hitzarmenari esker aparkalekuan zerbitzu hori egongo da Berangora, Sopelara, Urdulizera, Plentziara edo Gorlizera joateko edo haietatik etortzeko.

MERKEA ETA SEGURUA. Aparkaleku itxia Metro Bilbaok kudeatuko du. Soilik 70 zentimoren truke herritarrek egun osoan utzi ahal izango dute autoa han, eta Getxoko edo beste udalerri eta hiri batzuetako erdiguneetara garraio publikoan joan ahal izango dute. Diru asko aurreztuko dute horrela.

ONURA INGURUMENERAKO. Autoa aparkatuta uztea ona izango da ingurumenerako, errepidean auto gutxiago ibiliko delako. Hots, aparkalekuak garraio publikoa bultzatuko du, norberaren autoa bide-tarte batean erabili behar bada ere.

IZAPIDEAK. Aparkalekuak ingurumenari lotuta ezarrita dauden izapideak bete ditu eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren oniritzia dauka.

AZPIEGITURA ERABILGARRIA ETA ESKATUA. Metroak dituen aldirietako hiru aparkalekuekin (Leioa, BEC eta Etxebarri) urtean 300.000 ibilgailu inguru ateratzen dira errepideetatik. Garraio aukera konbinatu hau gero eta gehiago eskatzen da.

IBARBENGOAKO GELTOKIAREN IREKIERA. Aparkalekua irekitzen denean Ibarbengoako geltokia ere martxan jarriko da. Obra hau nahitaezkoa zen Maidagango trenbide-pasagunea kendu ahal izateko, eta inguru horretan egiten ziren maniobrak Bidezabal geltokiaren ondora eraman ahal izateko; izan ere, lehen han egiten ziren metroaren maiztasun-aldaketak. Obrak egitean Maidaganen hainbat metro karratu libre utzi dira, bi ikastetxe eta zaharren egoitza batzuk dauden inguruan. Trenbideen ordez lorategiak eta jolastokiak jarri dira.

METROAREN ZERBITZUA. Andra Mari auzoko biztanleek 1. linearen maiztasun onenari onura atera ahal izango diote, puntako orduan trenak 5 edo 6 minutura pasatuko baitira Bilborako noranzkoan.

SARBIDE BERRIA. Metroaren trazatuarekin batera, eta eragina ahalik eta txikiena izan dadin, errepide bat eraikiko da; honen bidez, bada, Ormazako estratatik arin eta modu seguruan sartu ahal izango da. Bertan, espaloiak eta errei biko galtzada egongo dira, noranzko bakoitzeko bat. Trafikoa eta gelditzeak antolatuko ditu geltokiaren inguruan. Aparkalekurik egon gabe geralekua irekiko balitz, inguruko biztanleak izango lirateke lehenengo kaltetuak.

METROA ETA ANDRA MARI. Andra Mari auzoaren eta metroaren arteko harremana aspaldikoa da, trenbidearen trintxera betidanik egon delako han hesi baten antzera. Orain, alabaina, geltoki eta aldirietako aparkaleku bat izango dira jendeak erabiltzeko.

INBERTSIOA. Aparkalekuaren aurrekontua 5,8 milioi eurokoa da. Bizkaiko enpleguaren eta ekonomiaren aldeko inbertsio publikoa izan da, eta aparkalekua lur azpian egoteak horren alde egiten du, hiri izaera ez duen eremu horretan ahalik eta eragin txikiena lortu nahi izan da eta.

Asteartea, 10 Martxoa, 2015